“Letter, eskutitz baten bidaia. EL viaje de una carta”
Gutunek gure ahotik irten ezin diren hitzak esateko balio dute, gutunek zain gauden hitzen oihartzuna ekartzen digute. Baina bide horretan gauza asko gerta daitezke eta sarritan bide hori, bidaia hori, bihurtzen da benetan axola duena, benetako protagonista.
Gaur egun Malas Compañías euskal zirkuaren adierazle nagusienetarikoa da, zortzi urteko ibilbidean, hainbat ikuskizun eskaini ditu estilo propioa sortuz. Horri esker, Euskal Herriko antzerkiaren hitzordu nagusietan ibili da, baita estatukoetan eta nazioartekoetan ere.
Diziplina ezberdinen arteko oreka, publikoarekiko gertutasuna, zirrara eta sentsazio ezberdinak transmititzeko grina dira ikuskizun ikusgarri eta hunkigarriak egiteko duten sekretua.
“Letter” seigarren ikuskizuna dute, antzerkia eta zirkua, umorea eta poesia nahasten dituena.
+ INFO
Malas Compañías konpainia berezia da Umore Azokan, bere ibilbidea hertsiki loturik dagoelako azokari, beti estreinatu baitituzte euren lanak hemen. Ziur aski, “Orsai”, 2012an, eta “Txatarra”, 2014an, gogoratuko dituzte ikusleek.
HARREMANA
MALAS COMPAÑÍAS ZIRKO TALDEA
Mikel Pikaza
(+34) 638 888 410
info@malaskompanias.com
www.malaskompanias.com
FITXA ARTISTIKOA
Zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga
Egilea: Malas Compañías Zirko Taldea
Antzezleak: Aritza Rodriguez, Diego Aimar, Mikel Pikaza
Musika: Carlos Imaz
ALDAPA AUDITORIOA (L)
Ostirala 20 – 22:30
Larunbata 21 – 13:30







La entrada Malas Compañías Zirko Taldea (Euskadi) aparece primero en Umore Azoka Leioa.