Quantcast
Channel: Umore Azoka Leioa
Viewing all articles
Browse latest Browse all 231

Markeliñe (Euskadi)

$
0
0

“Crusoe”

Crusoek bere kabuz jaten, eta inguruarekin eta izaki erreal eta irudizkoekin harremanetan egoten ikasten du. Bere uhartetik, denbora eta itsasontziak pasa­tzen ikusten ditu, baina ez dira gelditzen. Crusoek, azkenik, lortzen du bizitza lasaia eraman ahal izatea Viernesekin batera. Bere bizitza, itsas zabaleko itsasontzia bezala, urrutian ikusten du pasatzen.

Nor ez da sekula sentitu naufrago bere uhartean?
2015eko Umore Azokan Euskadiko Kaleko Ikuskizunik Onenaren saria lortu zuen Markeliñe konpainiak “Andante” lanarekin. Daniel Dafoeren testuan inspiratzen da oraingoan, itsaso zaporea duen istorio propioa sortzeko, bizitzari buruzko metafora.

+ INFO
Markeliñek, 25 urtetik gorako ibilbidearekin, oso molde pertsonalez sortzen ditu bere ikuskizunak, jatorrizko sorkuntzaren eta garaikidetasunaren aldeko apustua eginez. Alderdi bisualak zaintzea, aktorearen keinu-multzoa eta objektuak eta hizkuntzak ikertzea, egiteko modu bat osatzen duten elementuak dira. Bizi garen munduak eta garaiak konprometitzen dituzten istorioak sortzen dituzte, geure garaiarekiko eta oroimenarekiko begirada kritiko batez; ikusleak bere gatazkak eta kontraesanak, modu eder eta azkarrean islatuta, ikustearen plazerra senti ditzakeen istorioak, ikusleak iradokizunen gainean eraikitzen dituen istorioak, batzuetan txikienak, unibertsalak, zirraragarriak, poetikoak…

Taldearen sorkuntza lanak gune handietarako, irekietarako, itxietarako, aretoetarako, adin desberdinetarako eta leku komunetarako dira. Eremu bakoitzean hizkera propioa dute, lan original, irudimentsuak eta harrigarriak erakutsiz. Hori dela eta, konpainiak agerpen sendoa du antzerki munduan, eta antzezlanek leku nabarmena hartzen dute nazioarteko herri askotan, hala nola, Frantzia, Belgika, Holanda, Austria, Alemania, Ingalaterra, Kroazia, Errumania, Portugal, Irlanda, Mexiko, Kolonbia, Dominikar Errepublika, Hego Korea, edo Maroko bezalako herrialdeetan.

HARREMANA

MARKELIÑE
Joserra Martinez
(+34) 605 700 284 / 946 733 257
markeline@markeline.com
www.markeline.com

FITXA ARTISTIKOA

Egilea / Zuzendaritza: Markeliñe
Antzezleak: Fernando Barado, Jon Koldo Vazquez, Itziar Fragua, Sandra F. Aguire, Paco Trujillo, Jon Kepa Zumalde, Roberto Castro
Musika: Roberto Castro
Eszenografia: ATX Teatroa

BOULEVARD UDONDO (M3)

Osteguna 19 – 20:30
Ostirala 20 – 19:00

estreno teatro titeres todos-los-publicos diurno sin-texto hora-55

La entrada Markeliñe (Euskadi) aparece primero en Umore Azoka Leioa.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 231

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik