Quantcast
Channel: Umore Azoka Leioa
Viewing all articles
Browse latest Browse all 231

El mono habitado

$
0
0

“Primatium. Un tropiezo en la carrera espacial”

Bi astronautek gidatutako bi izarrarteko ontzi kaletik dabiltza, oinezkoak aho zabalik uzten. Haien ibilbideak gurutzatu egiten dira, eta plaza batean elkar jotzen dute. Edozein trafiko istriputan bezala, aseguruaren paperak bete behar dituzte. Eztabaidan hasten dira, elkar ulertu nahian baina, orduan, kaskoak kentzen dituzte eta egoerak ezusteko norabide bat hartzen du: bi primate dira, espezie desberdinekoak, baina.

“Primatium”, horixe da Bego Martín Treviñok eta Raúl Caminok osatutako konpainia berri honen lehen sortze lana. Artista horiek ibilbide luzea izan dute hainbat kale-antzerki konpainiatan, hala nola, Zanguangon eta Pez Limbon. Espazioko norgehiagoka “re-eboluzionarioaren” ikuspegi honek, umorearen bitartez, Darwinen teoriak eta maskota kontzeptua zalantzan jartzen ditu. Zaila da jakiten nor den noren eboluzioa.

+ INFO
El Mono Habitado, pentsatu, sentitu eta jardun egiten duen izakia da, kontatzeko ardura duena, aldi berean primitiboa eta jolasgarria dena. Espezie antropomorfo horrek zenbait tresna erabiltzen ikasi du, esate baterako, umorea, metafora, absurdoa eta errealitatearen irudikapen sinbolikoa. Jolas-sen handia du eta barre eragiteko eta sortzeko bidea ematen dioten buruko gaitasunak dauzka. Animalia soziala denez, taldearekiko harremana bilatzen du, bere iruditeriaren eta bere mundu-ikuskera bereziaren emaitzak haiekin partekatzeko.
“Primatium” da konpainia berri honen lehen sorkuntza; Bego Martín Treviñok eta Raúl Caminok osatzen dute konpainia, eta artista horiek ibilbide luzea egin dute kale-antzerkiko konpainietan, hala nola Zanguangon edo Pez Limbon. Ezohiko topaketa bat abiapuntu gisa hartuta, komikotasunean oinarrituta, eguneroko gaiak planteatu nahi dituzte, adibidez, kultura desberdinen arteko topaketa, bizikidetasuna, elkarrengandiko ikaskuntza edo komuna denaren bilaketa, diferentzia errespetatuz eta, aldi berean, munduan eta unibertsoan geure buruaz daukagun irudiaren nagusitasuna zalantzan jarriz.

HARREMANA

EL MONO HABITADO
Raúl Camino / Begoña Martín Treviño
(+34) 651 531 693
(+34) 677 349 861
elmonohabitado@gmail.com

FITXA ARTISTIKOA

ANTZEZLEAK: Begoña Martín Treviño, Raúl Camino
ONTZIEN ERAIKUNTZA: Skenitek S.L.
KARAKTERIZAZIOA, EFEKTUAK : Gorka Aguirre. Make up FX estudio
JANTZIAK: La Funambulista

BOULEVARD UDONDO (N3)

OSTIRALA 19 > 19:30
LARUNBATA 20 > 14:00

La entrada El mono habitado aparece primero en Umore Azoka Leioa.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 231

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik