“Meeting point”
Ohar gaitezen batzuetan bi pertsonen bizitza-labirintoetako bideak gurutzatu egiten direla, eta, une jakin horretatik aurrera, pertsona horiek ezin dutela lehengoak izaten jarraitu.
Aurki dezagun dantzarekiko grina nagusitzen den tokia. Han, hainbat hizkuntza, break dancea eta hip-hopa, besteak beste, uztartuz gero zerbait berria sortzen da, dantza garaikidetik datorren hirugarren baten begiradapean. Zerbait berria eta zehaztugabea baina, aldi berean, biak definitzen dituena (edo, hobeto esanda, hirurak).
Euskadiko Ikuskizun Onenaren 2013ko Umore Azoka Saria jaso zuen “4×4” lanaren eta “Ikuslearen showaren” (2015) ondoren, kale-antzezlan berri bat heldu da Leioara, Asier Zabaletaren konpainiaren eskutik.
+ INFO
Asier Zabaleta Ezkion (Gipuzkoan) jaio zen, 1972an. 1994tik Arteszena, Adeshoras, Compañía de Vicente Sáez, Hojarasca, Q-ro y cía. eta Maskarada konpainietan parte hartzen du antzezle gisa. 1999 eta 2004 bitartean Alias konpainia suitzarrean egon zen, eta harekin dantza-antzerkiko sei obra eta zenbait proiektu paralelo (hala nola filmak, erakusketak eta inprobisazio publikoak) sortzen lagundu zuen. Antzezle-lana koreografo-lanarekin uztartuta, 20 pieza baino gehiago sortu, eta sari ugari lortu dituzte.
HARREMANA
ERTZA DANTZA
Isabel Jiménez
(+34) 665 680 058
info@ertza.com
www.ertza.com
FITXA ARTISTIKOA
ZUZENDARITZA: Asier Zabaleta
KOREOGRAFIA: Asier Zabaleta and performers collaboration
ANTZEZLEAK: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
MUSIKA: Bosques de mi mente
BOULEVARD (J2)
OSTEGUNA 18 > 22:00
OSTIRALA 19 > 21:00
La entrada Ertza Dantza aparece primero en Umore Azoka Leioa.