Quantcast
Channel: Umore Azoka Leioa
Viewing all articles
Browse latest Browse all 231

KUKAI DANTZA KONPAINIAK JASO DU 2016KO UMORE AZOKA OHOREZKO SARIA

$
0
0

Kukai dantza konpainiari eman dio aurtengo ohorezko saria Leioako XVII. Umore Azokak. Taldeak izan duen 15 urteko ibilbide oparoa aitortu nahi izan du azokak sariarekin. “Dantza tradizionala ikusgarri bihurtu du Kukai Dantza taldeak, beti begirada garaikidearekin”. Hala azpimarratu du Ana López Umore Azokako zuzendariak Leioako Mendibile Jauregian egin den sari banaketa ekitaldian. 2015eko Umore Azokako epaimahaiak saritutako taldeak ere izan dira ekitaldian garaikurra eta diploma jasotzeko, eta ekitaldi amaieran iragarri dute antolatzaileek Umore Azokak aurtengo Ohorezko Saria.

 

Berrikuntza eta gertutasuna

Etengabeko ikerketa da Kukai dantza taldearen oinarria. Euskal dantza tradizionaletik edaten du berrikuntzari ateak zabaltzeko eta dantza garaikidea sortzeko. 2001ean aurkeztu zuen konpainiak “Deiadar” aurreneko ikuskizuna, eta geroztik hainbat obra sortu ditu. Azkena “Oskara”, La Veronal konpainiarekin batera sortutakoa. Trukea eta elkarlana baita Kukairen beste zigiluetako bat. Cesc Gelabert koreografiarekin egindako lanaren emaitza izan zen “Gelajauziak” ikuskizuna, esaterako, eta iazko Dantza Talde Onenaren MAX saria jaso zuen, hain justu ere, Umore Azokan estreinatu zuen ikuskizun horri esker.

Harreman estu eta luzea izan du azokarekin konpainiak, bertan estreinatu eta erakutsi baititu, adibidez, Soka (2009), Karrikan (2011) edo Hazipenen Poza (2015) piezak. “Kukaik Umore Azokarekin erakutsitako konpromisoa eskertu nahi dugu”, esan du Ana Lopez zuzendariak. “Kalerako ikuskizunak sortzeko jauzia azoka honetan ematea erabaki zuenKukai dantza taldeak, eta geroztik eutsi egin dio harreman horri ia produkzio guztia plaza honetara ekarriz”.

 

Markeliñe, 2015ko Umore Azokako sari banaketan

Iazko sariei dagokionez, Markeliñe taldeak jaso du Euskadiko Kale Ikuskizun onenaren saria “Andante” obragarentik. “Kalea eraldatzeko erakutsitako ausardiagatik, eta kale antzerkiaren muinera joz publikoa giro poetiko eta iradokitzailean murgiltzeagatik”.

Compagnie Les Mobilettes taldeak jaso dute Kale Ikuskizun Onenaren saria “Café Frappé!” lanagatik. “Itxurrazko soiltasunez espazio publikoarekin elkarrizketa sortu, eta ikusleekin benetan bat egitea lortzeagatik”.

Azkenik, Paula Quintanarentzat izan da 2015eko Artista Berri Onenaren saria “Latente” lanagatik. “Dantza eta antzerkia uztartzeko erakutsitako heldutasunagatik eta proiekzio aukera handiak dituen ikuskizun borobila sortzeagatik”.

La entrada KUKAI DANTZA KONPAINIAK JASO DU 2016KO UMORE AZOKA OHOREZKO SARIA aparece primero en Umore Azoka Leioa.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 231

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik