Quantcast
Channel: Umore Azoka Leioa
Viewing all articles
Browse latest Browse all 231

Gaur hasiko da XVII. Leiako Umore Azoka erabateko 11 estreinaldi eta estatuko 5 estreinaldirekin, eta besteak beste, Deabru Beltzak, Markeliñe, Les Goulus eta Bakhus taldeekin

$
0
0

Gaur zabalduko ditu hegoak XVII. Leioako Umore Azokak, eta lehen egunean Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko konpainien 20 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu. Hurrengo lau egunetan, igandera arte, guztira, 50 konpainia pasako dira azokatik 54 ikuskizun eta 125 emanaldi baino gehiago eskeintzera. Guztiak izango dira doan. Altua da, gainera, nobedadeen kopurua, Leioan ikusi ahalko diren hiru emanalditik bi estreinaldiak izango baitira. Zehazki 21 izango dira erabateko estreinaldiak, eta estatuko estreinaldiak, aurre estreinaldiak eta beste ere izango dira.

Deabru Beltzak, 20. urteurrena

Deabru Beltzak taldearena izango da gaur ikusiko den estreinaldi berezienetariko bat. Aurten konpainiak 20 urte betetzen dituelako, eta ospatu egin nahi dutelako orain arte pilatutako 35 herrialdetan eskainitako 3.000 emanaldiko esperientzia hori. “Su á Feu” lana estreinatuko dute horretarako Leioan. Dantza urbanoa, sua eta erritmoa uztartuko dituzte etorkizunekoak diruditen pertsonaiek eta erritmo, argi eta magia festan parte hartzera animatuko dituzte ikusleak. “Urte askoko lanaren fruitu da pieza eta konpainiaren nortasunare parte diren ezaugarri guztiak biltzen ditu”, nabarmendu du Oscar Castaño ‘Garbitxu konpainiako zuzendariak. Emanaldia osatzeko, Umore Azokaren laguntza izan du taldeak.

Baina, ez da izango gaurko estreinali bakarra. Guztira, 18 euskal konpainiak hartuko dute parte azokaren XVII.  edizioan, eta haietariko seik aurkeztuko dituzte beren lanak publiko aurrean lehenengoz gaur. Bapatean konpainiak “Baserriko Porrusalda” clown saioa aurkeztuko du, Larrua taldeak izen bereko dantza garaikide pieza emango du, LaGlo Zirkdantza taldeak “Entre Cuatro Tiempos” dantza aereo ikuskizuna, Laura Cobo konpainiak bi dantzarirentzako “Mr Smith” saioa, Nui Danzak “Manar”, eta iaz Kale Ikuskizunik Onenaren Umore Azoka saria jaso zuen Markeliñe taldeak bere azken lanaren aurre-estreinaldia eskainiko du: “Krusoe”. Nafarroako La Banda taldeak ere dantza, clowna eta akrobaziak uztartzen dituen “Km 0” lana estreinatuko du.

Euskal dantza garaikideak ere izango du bere pisua programan, Organik eta Matxalen Bilbao konpainiek beren azken lanak eskainiko dituztelako.

Les Goulus, hipika erakustaldi bitxia

Azokan parte hartuko dute euskal taldeez aparte, Leioatik hurrengo lau egunetan pasako diren taldeen artean 19 estatukoak dira (Analuzia, Aragoi, Castilla eta Leon, katalunia, Madril eta Valentzia -10 estreinaldirekin) eta 12 nazioartekoak (Frantzia, Erresuma Batua, Brasil, Colombia eta Japonia – estatuko 11 estreinaldi eta erabateko estreinaldi batekin-). Azokako lehen egunean nabarmentzekoa da Les Goulus konpainia frantziarraren presentzia, Leioa hautatu baitu bere kale antzerki pieza berriaren erabateko estreinaldia eskaintzeko. “Riders from nowhere” deitzen da ikuskizuna eta itxuran sinplea dirudien arren, publiko guztien algara eragingo ditu zaldi itxurako panpin batzuen gainean dabiltzan lau zaldunen lanak.

Ez da lan garrantzitsu bakarra izango gaur. Bakhus konpainia frantziarak koreografia akrobatikoz betetako “Glaucos” eskainiko du, kalea itsasontzi bilakatuz. Cie. Toi d´Abord frantziarrak boxeatzaile baten istorioa kontatzen duen “Gaspar” eskainiko du. Eta hasi, hain justu, emanaldi horrekin hasiko da aurtengo Umore Azoka. Tsubasa Watanabe diabolista eta dantzari japoniarrak diziplina horren zaleak txundituko ditu.

Nazioarteok profesionalentzako zita

“Umore Azoka jaialdia, festa eta azoka da”, azaldu du Ana López Asensio jaialdiko zuzendariak. “Kalitateko egitarau zabala eskaintzen duelako da jaialdi. Festa da hiria eraldatu eta lau egunez jendez eta alaitasunez betetzen duelako. Eta azoka da kale arteen profesionalen eta sektorearentzako topaleku garrantzitsua delako”. 200 profesional inguru elkartuko ditu aurtengo edizioak; programatzaile, jaialdi zuzendari, aholkulari, ekoizle, banatzaile…  Sektoreko hainbat bilkura ere hartuko ditu Leioak, eta nazioarteko hainbat jaialdi esanguratsuko programatzaileak ere izango dira Umore Azokan aurten. Baieztatu dute presentzia, esaterako, Chalon dans la Rue eta libourneko Fest´Arts jaialdietako kideek, eta Koreako Hi Seoul Festival y Ansan Street Arts Festival jaialdietakoek, eta New Yorkeko SummerStage jaialdikoek.

Nobedade modura, gainera, gaur goizean egingo da Leioan Etxepare Euskal Institutuak, EKE elkargoak eta Euroeskualdeak bultzatutako II. EUSKADI-AQUITANIA topaketa. Eta orain arte bezala, SAREA euskal antzokien sareak ere batzar orokorra egingo du Umore Azokan. Artekale espazioa ere izango da martxan, eta topaketa profesionalen erreferentzia gune nagusia izango da.

Tailerrak

Umore Azokak urtero 27.000 ikusle inguru biltzen ditu, baina ikusleak parte hartzaile bilakatzen ere saiatzen da. Tailerrak antolatzen ditu horretarako, urtero, eta gaur Fafá Franco ile apaintzaile brasildar-kataluniarrak orrazketa, jantzi eta irudi pertsonal sorkuntza tailerra eskainiko du. Gaur eta bihar egingo da tailerra, eta bertan sortutako lanak pasarela batean erakutsiko dituzte amaitzerakoan. Bere irudia aldatu nahi duen orok ere izango du, gainera, parte hartzeko aukera. Kale arteen festa erraldoi bilakatuko du Leioa gaurtik aurrera Umore Azokaren XVII. edizioak.

La entrada Gaur hasiko da XVII. Leiako Umore Azoka erabateko 11 estreinaldi eta estatuko 5 estreinaldirekin, eta besteak beste, Deabru Beltzak, Markeliñe, Les Goulus eta Bakhus taldeekin aparece primero en Umore Azoka Leioa.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 231

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik