Quantcast
Channel: Umore Azoka Leioa
Viewing all articles
Browse latest Browse all 231

Fafá Franco eta Matias Zanottiren tailerretan izena emateko epea zabalik

$
0
0

Beroketak egin behar dira edozein ariketa egin aurretik. Kaleko artista guztiek berretsiko dute baieztapen hori, eta berdina gertatzen da Umore Azokarekin. Maiatzaren 19tik 22ra egingo da jaialdia, baina hiru ikastaro antolatu dira jaialdi aurreko asterako, eta zabalik da izena emateko epea haietariko bitan. Maiatzaren 17 eta 18an jantzi sorkuntzari buruzko workshopa eskainiko du Matias Zanotti artista eta antzerki jantzietan adituak. Eta maiatzaren 19 eta 20an birziklatutako materialez egindako orrazkera eta janzkerari buruzko ikastaroa eta pasarela eskainiko du Fafá Franco ile-apaintzaile eta kale artistak. Itxita dago epea jada, Pepe Zapata marketin adituak email marketinari buruzko ikastaroan parte hartzeko.

Zanottiren workshopean izen emateko idatzi info@umoreazoka.org emailera “Workshop Matias Zanotti” gaia zehaztuz, eta Francoren tailerrerako idatzi  info@umoreazoka.org emailera “Workshop Sienta la Cabeza” gaia zehaztuz. Maiatzaren 13an amaituko da izen emateko epea bi kasuetan.

MATIAS ZANOTTI. JANTZITAKOAK

Noiz: maiatzaren 17 eta 18an, 15:00etatik 21:00etara. 12 ordu.
Non: Kultur Leioan.
Zer: Esperimentazio bidez jantzi eta osagarri eszenikoak sortzeko workshop-a, modaren eta plastikaren arteko mugan, formaren, kolorearen eta fantasiaren gorazarrea ikertzen.
Norentzat: Helduentzat, eszena sortzaileentzat, performerrentzat, diseinatzaileentzat, artista plas- tikoentzat, dantzarientzat, erakusleiho diseinatzaleentzat, saltzaileentzat eta antzerki jantzien mundu liluragarrian interesa duen ororentzat.
Prezioa: 70 euro. %50eko deskontua Kultur Leioako lagunentzat, Leioako elkarteentzat eta Arte- kaleko bazkideentzat. %25eko deskontua arte eszeniko beste elkarteentzat. Doan Leioako Merkatari Elkartearen bazkideentzat.

Matias Zanotti antzerki jantzietan aditua da. Teatro Lírico de Muñecas konpainiako kide, aktore eta hainbat antzerki sorkuntzako jantziren sortzailea. MERCOSUR jaialdiaren irekiera ekitaldia zuzendu zuen 2002an, eta 2004an Italiara joan zen modaren mundua ezagutzera. Hainbat ikuskizun sortu eta diseinatu ditu, eta haietariko batzuk marka komertzial ezagunentzat. Gaur egun bere kasa dabil lanean sortzaile, zuzendari, aktore, irakasle eta jantzi diseinatzaile gisa.

Leioan jantzien eta antzerki osagarrien sorkuntzari buruzko workshop bat eskainiko du, modaren eta plastikaren arteko mugan eta formaren, kolorearen eta fantasiaren gorazarrea ikertzen. Tailerreko emaitzak Leioako dendetako erakusleihoetan jarriko dira ikusgai Umore Azokak iraun bitaretan.

Gehienez 10 pertsonak eman ahalko dute izena. Maiatzaren 2tik 13ra zabalduko da izen emateko epea.

 

FAFA FRANCO. BIRZIKLATUTAKO GAIEZ SORTUTAKO ORRAZKERA ETA JANTZIAK

Noiz: Workshopa, maiatzaren 19an, 10:00etatik 13:00etara, eta maiatzaren 20an 10:00etatik 14:00etara. Pasarela 20an, 20:00etan Estartetxe kalean.
Non: Kultur Leioan.
Zer: Bi saiotan birziklatutako materialekin orrazkerak eta jantziak sortzeko ikastaroa, eta lan horiek moda pasarela batean erakusteko aukera.
Prezioa: 40 euros. %50eko deskontua Kultur Leioako lagunentzat, Leioako elkarteentzat eta Artekaleko bazkideentzat. %25eko deskontua arte eszeniko beste elkarteentzat. Doan Leioako Merkatari Elkartearen bazkideentzat.

Sienta la Cabeza konpainia 2001ean sortu zen Bartzelonan, Fafá Franco ile apaintzaile brasildarrak eta Nick Prescott musikari eskoziarrak elkar ezagutu zutenean. Ile apaingintza eta musika uztartuz sortu zuten “Sienta la Cabeza” ikuskizuna orduan, eta urte betera Ibizako Cécile Ribas eskulotrea gehitu zitzaien taldera, eta orain gutxi Tatiana da Silveira aktore brasildarra ere batu zaie.

Leioan Fafá Francok Umore Azoka Pasarela eskainiko du, bi workshop saiotan egindakoak oinarri hartuta. 30 pertsonak birziklatutako materialez sortutako orrazketa eta jantziak baliatuko ditu horretarako.

Gehienez 30 pertsonak eman ahalko dute izena.

La entrada Fafá Franco eta Matias Zanottiren tailerretan izena emateko epea zabalik aparece primero en Umore Azoka Leioa.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 231

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik