“Su à feu”
Etorkizuneko pertsonaia bitxiek kalea inbaditu eta eraldatzen dute. Kale zena erritual modernoek eguneroko bizitzaren keinuak integratzen dituzten leku bilakatzen da, eta munduko hainbat lekutako erritmo eta su primitiboak uztartzen dituzte horretarako. Danborrak, dantza eta sua.
Deabru Beltzak konpainiak 20 urte betetzen du, eta beste behin ere, bere estilo paregabearen erakustaldia egiten du, ikusleei gonbidapen bat luzatuz kalea erritmo, argi, bizi, magia eta magnetismoz beteriko jai bilakatzeko.
“Su à feu” ikuskizunak “Les tambours de feu” eta “Bande déplacée” lanekin hasitako trilogia osatzen du. Lan horiekin Umore Azokan izan dira aurrez, eta munduan zehar ere ibili dira hamaika emanaldi eskainiz.
+ INFO
Deabru Beltzak 1996an jaio zen helburu zehatz batekin: kaleko antzerki ikuskizun ibiltariak sortzea.
Talde lana, mugimendua, kalearen erabilera berria, perkusioa, publikoarekin harreman zuzena, eta batez ere, energia eta ilusio handia dira bere identitate ezaugarriak. Ordutik, ez diote utzi arakatzeari, sortzeari eta bidaiatzeari, eta nazioartean proiekzio handiena duen euskal konpainia bilakatu da.
HARREMANA
PORTAL 71. Producciones culturales
Rocío Pindado Larrea
(+34) 635 708 999 / 944 100 798
rociopindado@portal71.com
www.portal71.com
FITXA ARTISTIKOA
Egilea / Zuzendaritza: Garbitxu
Antzezleak: Zesar A. Ogara, Alain Díez, Alex Alonso, Kepa Elgoibar, Ruben Sastre, Dario Campos, Garbitxu
Musika: Deabru Beltzak
Eszenografia: Iñaki Etxeandia
Jantziak: Mayda Zabala
BOULEVARD (IBILTARIA 1)
Osteguna 19 – 22:30
Ostirala 20 – 23:30










La entrada Deabru Beltzak (Euskadi) aparece primero en Umore Azoka Leioa.