Quantcast
Channel: Umore Azoka Leioa
Viewing all articles
Browse latest Browse all 241

Amaia Elizaran

$
0
0

“Raw”

Beste pertsona baten menpe gaudenean, nor bere kasa ezin denean moldatu… zer egin ohi dute gainontzekoek? Egongo al da norbait laguntzeko prest?

Bikote hau Amaia Elizaran tolosarrak eta Jaiotz Osa zumaiarrak osatzen dute eta euren estreinaldia irailean, Dantza Hirian jaialdian, izan zen. Contact teknikaren bitartez mugimenduak aztertzearen eta arriskua eta sen­tsibilitatea aurrez aurre jartzearen ondorioa da bikotea.

Gorputzek bat egiten dute, mimetizatzen dira, baten zentzumena bestearen baitan dago eta une batean bakoitzaren mugak puntu batean barreiatzen dira eta forma estetikoa desitxuratu egiten da.

+ INFO
Konpainia 2015ean sortu zen, inprobisazioetatik koreografia-mintzaira bat ikertu beharra eta ohiko espazioetarako eta gune alternatiboetarako dantza garaikideko piezak sortu beharra dela eta. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Dantzan Bilaka programaren koreografiak sortzeko laguntza izan du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren Dantzaguneko Sortutakoak programaren babesarekin eta Topicen egindako egonaldi artistikoarekin.

2013an dantza garaikideko espezialitatean graduatu zen eta, harrezkero, Amaia Elizaranek (Tolosa, 1992) James Wilton eta Adam Russell koreografo britainiarrekin eta Jessica Kennedy irlandarrarekin lan egin du, besteak beste, baita Roger Fernándezekin eta Iker Arruerekin ere, duela gutxi. 2016an, Tanttaka Teatroaren “Uda gau bateko ametsa” obraren bertsioko dantzari-zerrendan egon da, Jon Mayaren koreografiarekin eta DSS2016ko produkzioan.

Jaiotz Osa Zumaian (Gipuzkoa) jaio zen eta Bartzelonako Company & Company dantza-eskolan eta Madrilgo María de Ávila goi-mailako dantza-kontserbatorioan trebatu zen. Amaury Lebrun-en Amaury Dance Company, Jessica Kennedyren eta Megan Kennedyren Junk Esemble eta Igor Calongeren Cielo Raso konpainietan egon da eta La Macanaren eta Toni Fabreren piezak interpretatu ditu, besteak beste. Gaur egun, LASALA konpainiako dantzaria da eta pieza honetan Amaia Elizaranekin elkarlanean aritzen da.

HARREMANA

AMAIA ELIZARAN
Amaia Elizaran
(+34) 629 909 005
elizaran.amaia@gmail.com
www.amaiaelizaran.com

FITXA ARTISTIKOA

ZUZENDARITZA: Amaia Elizaran
ANTZEZLEAK: Amaia Elizaran, Jaiotz Osa

UDALETXEA (F)

OSTEGUNA 18 > 18:30

PINOSOLO (P3)

OSTIRALA 19 > 20:30

La entrada Amaia Elizaran aparece primero en Umore Azoka Leioa.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 241

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik