“Historias de un baúl”
Fidel eta Capulita, bi pertsonaia kutun, ibiltari, zirkuan ibilitako ameslari eta lagunak, kutxa zahar bat soinean daramatela doaz bizitzatik, ikusle berriekin topo egiten duten une garrantzitsua heltzen denean horiek harritzeko eta dibertitzeko prest daude beti.
Hona hemen 2015ean Buenos Airesen sortutako konpainia honen lehenengo ikuskizunaren osagaiak: pilotekin egindako eskujokoak, hula hoopak, akrobazia ugariri bide ematen dien kutxa bat eta ikusleen parte-hartzea. Hala, egoera errazen bitartez, zirkuko teknikek, umoreak eta antzerkiak bat egiten dute, eta familia osoarentzako eszenaratze dinamiko eta dibertigarria sortzen dute.
+ INFO
HARREMANA
COMPAÑÍA TROTAMUNDOS
Luciano Mezzotero “Tuki” / Mailén Mansilla
(+34) 688 859 897 / (+34) 619 737 325
trotamundoscirco@gmail.com
www.trotamundoscirco.com
FITXA ARTISTIKOA
IDEIA ORIGINALA: Compañía Trotamundos
ZUZENDARITZA: Txefo Rodríguez
GAINBEGIRATZE ARTISTIKOA: Maite Guevara
ANTZEZLEAK: Mailén Mansilla, Luciano Mezzotero
ESZENOGRAFIA: Javier “Splinter” García
ALDAPA AUDITORIOA (M)
OSTEGUNA 18 > 19:30
PINOSOLO (P3)
OSTIRALA 19 > 18:00
La entrada Compañía Trotamundos aparece primero en Umore Azoka Leioa.