“LOF LADIES ON FIGHT”
LOF Ladies on Fight dantza tragikomikoko ikuskizun bat da, borroka libre femeninoko formatuan adierazten dena.
Ring bat, lau borrokalari, zeremonia-maistra bat, final bat; eta batek irabaz dezake bakarrik.
Borrokaldi honetan dantza eta umorea nahasten dira eta hainbat gairen gainean hitz egiten da: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa eta beste hainbat kontu. Borrokaldi berezia izango da, eta irabazteko noraino iristeko gai diren ikusiko dugu.
Aukeratu duzu zure faboritoa?
La entrada CIA. EVA GUERRERO (Euskadi) aparece primero en Umore Azoka Leioa.