Nafarroako Maximiliano Cosattik irabazi du aurten, Leioako Umore Azokak hirugarren aldiz abian jarri duen kartel lehiaketa. Estatuko hainbat lekutatik iritsitako 40 proposamenen artean aukeratu da irudia; horietako asko “kalitate artistiko handikoak” izan dira.
Epaimahaikideak honakoak izan dira: Amaia Garaizabal, Arrigorriagako Udaleko teknikaria; Alejandro Antunez, Hortzmuga konpainiakoa; Jokin Nieto, diseinu-enpresa, eta Estibaliz Bilbao, Leioako Kultura, Kirol eta Gazteriako zinegotzia.
Proposamen irabazlea “irudiaren gaitasun sinbolikoagatik” aukeratu dute; “izan ere, hala Leioako Umore Azokaren muina, nola bertan parte hartzen duten diziplina guztiak ordezkatzen ditu”. Hori horrela, irudi honek iragarriko digu Leioako Umore Azokaren 22. edizioa.
La entrada 2022. urteko Leioako Umore Azokak badu kartel iragarlea aparece primero en Umore Azoka Leioa.